lunes, 27 de junio de 2011

Josu Erkizia (CVCE) 23 urtetik beherako Euskadiko Txapelduna Isaban

Atzo jokatu zen Camille Extreme, Isabako mendi lasterketan, Euskadiko Txapelketa. Ibilbide gogorra (aurten pixka bat gogorragoa oraindik asfalto gaineko tarteak murriztu ondoren), 31 km Ezkaurre erraldoia tartean igota. Ez bakarrik igo, jaitsi ere bai, eta hor dago, korrikalarien esanez, zailtasun handienetakoa. Egun beroa izan genuen atzo naiz eta, zorionez, goiko tontorretan haizea zebilen giroa zer edo zer freskatzen. Walter Becerra eta Izaskun Zubizarreta izan ziren garaileak.

Lasterketa honetan, mendi lasterketetako Euskadiko Txapelketa jokatu zen kategoria guztietan, horretarako, helduek ibilbide osoa egin behar zuten, gazteak ordea Zurizatik irten eta Ezkaurre igo ondoren Isabara jaitsi ziren, ibilbidearen erdia eginez. Hor jokatu ziren Junior eta 23 urtetik beherako sailkapenak. Josu Erkizia gure taldekidea han izan genuen. Ezkaurre tontorretik hirugarren pasa zen aurreko biak bistan gertu zituela, jaitsieran bigarren kokatu ondoren (partzialak ikusita aurrenekoari terrenoa jaten ari zen garaipena borrokatzeko aukerarekin bukatzeko moduan) bidea galdu zuen (ez zen bakarra izan leku horretan) eta alferrikako joan-etorri horretan hamar bat minutu galdu zituen. Bide zuzena hartu zuenerako, bere ustetan bigarren postua galduta zeukan, baina ez zen horrela gertatu. Iñigo Unanue juniorra helmugaratu zen lasterketa motzean lehena eta Josu, sub 23, bigarren, Javier Makuaren (sub 23) aurretik.

Euskadiko Txapeldunak:


Senior emakumezkoak: Izaskun Zubizarreta (Bidebieta)

Senior gizonezkoak: Walter Becerra (Sestao Alpino)

Master emakumezkoak: Izaskun Zubizarreta (Bidebieta)

Master gizonezkoak: Lake Oiarbide (Idiazabal)

Sub 23 neskak: --

Sub 23 mutilak: Josu Erkizia (CVCE)

Junior neskak: Leire Fernández (Urdaburu)

Junior mutilak: Iñigo Unanue (Goierrri Garaia)

Vasco de Campingeko beste partaideei dagokionez, Willy Barbier eta Josema Ramadak (honek azken orduko arazoren batekin, bidean, bukaeran baino askoz aurreago sailkatua ikusi bai genuen) elkarrekin bukatu zuten. Xabi Galparsorok ere bukatzea lortu zuen naiz eta arazo fisikoek (aurreko asteetan min hartu ondoren) konfiantza apur bat kendu zioten lasterketa aurretik, esan zigunez.

Sailkapenak hemen ikusi ditzakezue.

Zorionak partaide guztiei, hain gogorra den lasterketa hau burutzea lortzeagatik. Ez da, inolaz ere, lan xamurra Isabara osorik iristea Camille Extreme egin ondoren.

1 comentario:

  1. Zorionak Josu!, como se nota la mejoría de tu rendimiento corriendo los viernes con los "jovenes" del CVCE.

    ResponderEliminar