martes, 29 de julio de 2014

II Lasturko Mendi Lasterketa (2014/07/19)

Kronika: Adrian Zulaika.

Pasa den larunbata, uztailaren 19an Lasturra hurbildu nintzen, hango II. Lasturko Mendi Lasterketan parte hartzera. 12km ko luzera eta +630m igoera dauzkan froga hau egokia iruditu zitzaidan hilabete luze batzuk korrika egin gabe pasa ondoren berriro ere dortsal bat soinean jarrita mendian korrika egiteko sentsazioaz gozatzeko.
 
Debako auzune lasaia jendez gainezka zegoen, bolondres, partaide ta lagunez beterik, nire aita beraien barne. Sekulako giro ona nabari zen goizean goizetik
 
Azkenean 172 pertsonek parte hartu genuen lasterketan.
 
Hamar t’editan eman zitzaion irteera lasterketari. Lehenengo metroak karreteratik egin ondoren, langa bat pasata piñudian barrena sartu ginen Gaintxipixa tontorraren bila. Hau izango zen igoera luze eta gogorrena, piñuditik hasi ta belazean zehar bukatuta 624m altuera duen tontorreraino iritsi ginen izerdi majoak bota ondoren.
Jeitsiera labur bat eta gero, Eleutza tontorretik pasa ginen (500m) eta handik aurrera, kilometro pare bateko jeitsieraz gozatu genuen piñudian barrena.
 
Lasterketaren azken lau kilometroak lauak ziren, ur kanal baten gainetik igarota. Pasaleku estua ta zuloz josia… kontu handiz ibili beharrekoa.
 
 
Azkenean, 1:35:48 denborarekin 123. sartu nintzen helmugan. Oso kontentu berriro ere lasterketa batetaz gozatzeagatik, igarotako ibilbide politagatik eta bizitako giroagatik.
 
Hurrenarte!!
Adrian Zulaika