martes, 27 de agosto de 2013

II Vuelta del Ultimo Bucardo en Linas de Broto.


Pasa den abuztuaren 18 Sergio Fano, Teo Cacho eta Nik (Adrian Zulaikak) gure oporlekuak utzi ta Linas de Broto-runtz habiatu ginen “II Vuelta del Ultimo Bucardo” lasterketan parte hartzeko.
Sergio, Teo eta Adrian Linaseko irteeran.
Dortsalak jaso, arropaz aldatu, beroketa ariketak egin eta irteerarako prestatu ginen. Irteeran ikusi ahal ziren aurpegietatik ezagunena Luis Alberto Hernandorena zen, lasterketa gogorra izango zenaren froga. 


Goizeko bederatzietan eman zen irteera. Lehenengo metrotako lautadan norberak bere tokia bilatu zuen tropelean. “Buxosa” basoko pistatik barrena gindoazen gora ta behera, “Sarrato de la Yosa”ra igotzen hasi ginen arte. +300m ko igoera baten ondoren, “Bukona” piñudiko jeitsiera hasi genuen... Earra benetan!! Lasterketa kide batek esan bezala... hura izango zen lasterketa guztiko jeitsierarik erosoena.

 Handik gutxira bolondres ta ikusle batzuren animoen ondoren abisu bat jaso genuen... 3kilometrotan +800metroko igoera!! Hori zen “Pilupin” igoera hasten zenaren seinalea. Pazientziaz hartu beharrekoa. 

Igotzen genuen einean, malda gero eta handiagoa zen, ta belazetik harkaitz askeko bidera pasa genuen. Igoera luuuuuze baten ondoren, jeitsiera deseroso batek itsaroten gintuen... deskantsu momenturik ematen ez duen horietakoa.


“A Facera” tontorra igo ondoren, “Cotefablo” tunelerako bidea hartu genuen... harri askez betetako pista batetik... berriro ere rekuperatzen uzten ez zuen pista batetik.


Handik azken igoera hasi genuen”la Cercosa” basora iritsi arte. Basoan barrena trialera antzeko jeitsiera bat hartu genuen, Linas de Broto herrira iritsi arte... Bi kilometro amaitezinak izan ziren niretzako... bakarrik egin beharrak oraindik gogorrago egin zuen.

Herria azpikaldetik inguratu genuen, ta azkenean “Escotiatata” igoerak itsaroten gintuen prrfffssshhh (no coment) eta azkenik helmuga!!!


 
22,6km eta +1300metrotako desnibela zuen lasterketa bukatu genuen behingoz... Earkii!!!

Gizonezkoetan Luis Alberto Hernandok irabazi zuen, emakumezkoetan Leire Fernandez gaztea, beti irrifarrez.



CVCKorrikako hiru partaideek amaitu genuen... horietatik Sergio Fano Top 25 an sartu zen... Bejondeizuela!!!

  

 
25- Sergio Fano 2:44:58
72- Teo Cacho 3:10:25
98- Adrian Zulaika 3:38:14






Lasterketaren zailtasunaz aparte, beste zeozer aipatu beharra dago. Linas de Broto herritar guztiak lasterketarekin duten kompromezua. Bolondresak nonahi, ura postuak hiru kilometroro eta animoak emateko beti prest.

Emaitzak, kronikak eta argazki gehiago hemen:



Datorren Urterarte!!












Adrian Zulaika.

No hay comentarios:

Publicar un comentario