Atzo goizean ospatu zen Urnietako bigarren mendi lasterketa eta hemen ere
izan genituen taldeko partaideak. Eguna oso polita aurkeztu zen lehen ordutik,
frexkoa eta atsegina lasterkan ibiltzeko. Lasterketa Adarra inguruan ospatzen
zen, hain zuzen irteera Xoxokan eman ondoren, partaideek Onddi, Adarra eta Ondo
igo zituzten, bukaera berriro ere Xoxokan izan zutelarik.
 |
Mikel atacando el último trama de Adarra. |
Taldeko partaideei dagokionez, azkarrena Mikel Varona izan zen, denboraldia
oso sasoi onean hasi duelarik. Adarrara iritsi zenerako, sailkapenean oso postu
aurreratuetan zijoan, eta hala iritsi zen ere amaierara, Oihana Kortazarrekin
batera, emakumezkoen txapelduna hain zuzen.
Atzerasiago Harkaitz Labeaga zijoan,
Adarra iraupen eskiko bastoiekin igotzen, mendiko lasterkari askoren antzera.
Jarraian Iñaki Monedero, Asier Arzelus, Willy Barbier eta Peio Fabrike pasa
ziren, egun zoragarriaz gozatzen, eta piskanaka sasoia hartzen ari direla
adieraziz.
Amaieran haiekin guztiekin egon nintzen eta irri eta algarak ziren nagusi
haien artean, hori da hori gozatua hartu nuena hauek guztiak lasterketan
ikustearekin! Zorionak eta jarraitu horrela!
Ondoren
sailkapena eta argazki batzuk uzten dizkizuegu.
Josuerki
 |
Peio |
 |
Harkaitz. |
 |
Mikel. |
 |
Iñaki |
 |
Asier. |
| | | | | | | | | |
|
|
|
|
|
|
|
-->
No hay comentarios:
Publicar un comentario