Pasa den
Igandean uztailaren 21ean Zumaiako Itsas Kiroldegian 2013 ko Flysh Traileko
dortsala jasotzetik irteten nintzenean, han aurkitu nuen Iñaki, lurrean eserita
estiramentu batzuk egiten.
Han zegoen jendearen elkarrizketa guztietan gaia berbera zen... sargoria. Goizean goizetik 23º ematen zituen termometroak eta goiza pasa ahala 31ºrarte iritsiko zela zioten iragarpenek... giro beroa benetan.
Azken momentuko gauzak prestatu... dortsala... zapatilak... hidratazioa... ta elkarrizketa animatuan irteera gunera habiatu ginen Iñaki eta biok, CVCKorrikako beste partaideekin geratu ginen gunera.
Denbora piska bat falta zenez, korrikaldi batzuk egin maldan gora ta maldan bera. Han joan ziren agertzen Imanol, Sergio, Josu eta Peio... Denok pisu gutxi eraman nahi genuenez, inork ez genuen kamararik eraman argazkirik ateratzeko... lastima.

Inbidiaz
ikusten nituen 31km ko ibilbidea egin behar zuten korrikalariak irteerako
kaxoian sartzen... beren urduritasun ta kontzentrazio aurpegiekin. Espainia
koparako baliogarri zen lasterketa honetan, estatu mailako kirolari puntakoak
zeuden... hori espektakulua!!
Goizeko
hamarretan punttuan, Pou anaiei omenaldia egin ondoren eman zioten irteera
lasterketari... Hori irteera hori... Ikusgarria!! Animo!! Eman eurre!!
16km ko
lasterketari hogei minutu beranduago eman zitzaion irteera. Honetan Juniorrak
eta Herrikoi korrikalariek hartzen genuen parte.
Kaxoi
erdialdera lekua bilatu ta han habiatu ginen Zumaia erdialdetik, ritmo bixian
lehenengo malden bila.
Lasterketa
Zumaia ta Deba artean dagoen Flysch parke naturalean egin zen, hango belaze ta
amildegietatik pasata. Zoritxarrez ez zegoen itzal gune handirik, lasterketa
gehiena eguzkipean egin genuen.
Antolakuntzak
lau edo bost kilometroro jarri zituen jan eta edateko puntuak... horri ezkerrak
partaideek indarrak berritzeko aukera izan genuen, beroak fuerte jotzen zuen
eta. Antolakuntzaren lana bikain!! Edaria ta janaria ez zen faltan bota inondik
inora.
Ibilbidea
maldangora eta maldanbera bukaezin bat zen, zerra hortzen antzerakoa... Igoera
bat bukatzerakoan, indarrak piskat berritzeko jetsiera baten ondoren berriz
igoera... Gogorra benetan, deskantsurik gabe.
Azken bi
kilometrotan Zumaiara iritsita, dena amaitzear zegoela zirudienean, plafff!!
Talaimendiko igoera agertzen zitzaigun sudur aurrean... jendez jositako malda
potente bat. Ezkerrak han bilduta zegoen jendeak beraien animoekin trantzea
pasatzen laguntzen zuten ta konturatzerako goiko hermitan ginen. Txapó bide
guztian zehar animatzen zegoen jendeari... ezkertzen da benetan!!
Nire kasuan
Talaimendiko jeitsiera eta Zumaian barrena egindako azken metroak oso gogorrak
izan ziren... indarrez juxtu juxtu heldu nintzen.
Azkenean,
16km ko lasterketan;
Adrian
Zulaika 80. postuan 1:37.49 denborarekin.
Indarrak
berritzen nituen bitartean, Javier Crespo 31km ko lasterketaren garailea
helmugaratzen ikusi nuen, 2:20:24 denborarekin.
CVCKorrikako
partaide guztiek bukatu zuten lasterketa... Bejondeizuela Txapeldunak!!
Josu
Erkizia 19. postuan, 2:40:29 denborarekin.
Sergio Fano
96. Postuan, 3:07:49 denborarekin.
Iñaki
Monedero 330. Postuan; 3:58:36 denborarekin
Peio
Fadrique 334. postuan; 3:59:15 denborarekin
Imanol
Muñoz 377. postuan; 4:15:36 denborarekin
ZORIONAK
GUZTIOI!!!
Sailkapenak
eta argazkiak
Adrian Zulaika