Joan den Martxoaren 19 an Zarautzen ospatu zen X. Pagoetako
Mendi Lasterketa. Berreun eta hamar partaideen artean, CVC-ko Mikel Varona eta
Adrian Zulaikak hartu zuten parte.
Bidea zeharo lokaztuta egongo zenaren segurtasun osoa zegoen
partaideen artean, goiza gris eta euritsu zegoelako eta aste guztian zehar
eurijasak etengabe bota zituelako.
Goizeko bederatzietatik aurrera, parte hartzaileak irteera
puntutik pasatzen joan ziren dortsal bila, Korrikalariak beroketa ariketak egiten
ikusten ziren gertuko kale gehienetan zehar, aurretik zeuzkaten hamabost
kilometroko lasterketan kontzentratutak.
Hamarrak bostgutxietan epaileek partaideak deitu zituzten
irteera puntura, eta euri zaparrada
baten erdian habiatu ziren korrikalariak Pagoetako Tontorreruntz.
Lasterketa ziztu bizian hasi zen, puntako korrikalariak oso
erritmo bizian atera ziren. Beraien artean Mikel aurkitzen zen, lehenengo
momentuetako bultzada ederki aguantatzen. Adrianek ordea beste ikuspuntu bat
zeukan, bere lehenengo mendi lasterketa izanik atzean ateratzea erabaki zuen,
gauzak lasaiago hartzeko intentzioz.
Lehenengo asfaltozko maldek gorputzak bero-bero jartzen
lagundu zuten, ta bidea belaze ta piñudi lokaztutan zear sartu zenean orduan
bai gori-gori jarri ziren hankak. Tropela gustiz luzatuta zijoan lehenengo
kilometroetatik, aurreko korrikalariek gogoz tiratzen zuten, lokatzak inolako
eragozpenik egingo ez balie bezala.

Jeitsiera gustiz lokaztuta zegoen, kontu handiz ibili
beharrekoa, baina asfaltoak eta jendearen animoek azken bi kilometroak hobeto
eramaten ederki lagundu zuten.
Helmugan azkenik, Mikel hamaikagarren postuan sartu zen
1:13:32 denborarekin. Adrian 180. postuan iritsi zen erlojua 1:47:43 geldituta.
Organizazioaren lan egokiaz aparte, zeozer goraipatu behar
bada, bukatu zuten guztiek jaso zuten poltsa izan zen. Ohizko kamisetaz gain,
sagardo botila bat, txakoli botila bat, gazta laurdena ta pipar gorri pote bat.
Horretaz gain, helmugan txistorra, txorizo egosia, etb. jateko aukera izan
zuten parte hartzaileek, dutxa bero eta masajearen ondoren.
Sailkapena eta argazki batzuk link hauetan:
Hurrenarte!!
A. Zulaika
A. Zulaika