Pasa den larunbata, uztailaren 19an
Lasturra hurbildu nintzen, hango II. Lasturko Mendi Lasterketan parte
hartzera. 12km ko luzera eta +630m igoera dauzkan froga hau egokia
iruditu zitzaidan hilabete luze batzuk korrika egin gabe pasa ondoren
berriro ere dortsal bat soinean jarrita mendian korrika egiteko
sentsazioaz gozatzeko.
Debako auzune lasaia jendez gainezka
zegoen, bolondres, partaide ta lagunez beterik, nire aita beraien
barne. Sekulako giro ona nabari zen goizean goizetik
Azkenean 172 pertsonek parte hartu
genuen lasterketan.
Hamar t’editan eman zitzaion irteera
lasterketari. Lehenengo metroak karreteratik egin ondoren, langa bat
pasata piñudian barrena sartu ginen Gaintxipixa tontorraren bila.
Hau izango zen igoera luze eta gogorrena, piñuditik hasi ta belazean
zehar bukatuta 624m altuera duen tontorreraino iritsi ginen izerdi
majoak bota ondoren.
Jeitsiera labur
bat eta gero, Eleutza tontorretik pasa ginen (500m) eta handik
aurrera, kilometro pare bateko jeitsieraz gozatu genuen piñudian
barrena.
Lasterketaren azken
lau kilometroak lauak ziren, ur kanal baten gainetik igarota.
Pasaleku estua ta zuloz josia… kontu handiz ibili beharrekoa.
Azkenean, 1:35:48
denborarekin 123. sartu nintzen helmugan. Oso kontentu berriro ere
lasterketa batetaz gozatzeagatik, igarotako ibilbide politagatik eta
bizitako giroagatik.
Hurrenarte!!
Adrian Zulaika