sábado, 25 de mayo de 2013

X. Pagoetako Mendi Lasteketa



 
Joan den Martxoaren 19 an Zarautzen ospatu zen X. Pagoetako Mendi Lasterketa. Berreun eta hamar partaideen artean, CVC-ko Mikel Varona eta Adrian Zulaikak hartu zuten parte.

Bidea zeharo lokaztuta egongo zenaren segurtasun osoa zegoen partaideen artean, goiza gris eta euritsu zegoelako eta aste guztian zehar eurijasak etengabe bota zituelako.

Goizeko bederatzietatik aurrera, parte hartzaileak irteera puntutik pasatzen joan ziren dortsal bila, Korrikalariak beroketa ariketak egiten ikusten ziren gertuko kale gehienetan zehar, aurretik zeuzkaten hamabost kilometroko lasterketan kontzentratutak.

Hamarrak bostgutxietan epaileek partaideak deitu zituzten irteera puntura,  eta euri zaparrada baten erdian habiatu ziren korrikalariak Pagoetako Tontorreruntz.

Lasterketa ziztu bizian hasi zen, puntako korrikalariak oso erritmo bizian atera ziren. Beraien artean Mikel aurkitzen zen, lehenengo momentuetako bultzada ederki aguantatzen. Adrianek ordea beste ikuspuntu bat zeukan, bere lehenengo mendi lasterketa izanik atzean ateratzea erabaki zuen, gauzak lasaiago hartzeko intentzioz.

Lehenengo asfaltozko maldek gorputzak bero-bero jartzen lagundu zuten, ta bidea belaze ta piñudi lokaztutan zear sartu zenean orduan bai gori-gori jarri ziren hankak. Tropela gustiz luzatuta zijoan lehenengo kilometroetatik, aurreko korrikalariek gogoz tiratzen zuten, lokatzak inolako eragozpenik egingo ez balie bezala.

Mikel Pagoetako kontroletik 00:44:52 denborarekin pasa zen, lehenengo korrikalaria baino bost minutu geroago. Jeitsiera hasi eta pare bat kilometrotara Adrianekin animo batzuk gurutzatu ondoren bere leloari gogor eutsi zion. Adrianek oraindik kilometro bat zeukan aurretik tontorreraino, 01:05:42 denborarekin pasa zuen Pagoetako kontrola. 

Jeitsiera gustiz lokaztuta zegoen, kontu handiz ibili beharrekoa, baina asfaltoak eta jendearen animoek azken bi kilometroak hobeto eramaten ederki lagundu zuten.

Helmugan azkenik, Mikel hamaikagarren postuan sartu zen 1:13:32 denborarekin. Adrian 180. postuan iritsi zen erlojua 1:47:43 geldituta.

Organizazioaren lan egokiaz aparte, zeozer goraipatu behar bada, bukatu zuten guztiek jaso zuten poltsa izan zen. Ohizko kamisetaz gain, sagardo botila bat, txakoli botila bat, gazta laurdena ta pipar gorri pote bat. Horretaz gain, helmugan txistorra, txorizo egosia, etb. jateko aukera izan zuten parte hartzaileek, dutxa bero eta masajearen ondoren.

Sailkapena eta argazki batzuk link hauetan:

Hurrenarte!!

A. Zulaika